Pilotu batzuk, lehian
GERNIKA OFF-ROAD eko kideak

GERNIKA OFF-ROAD taldeak, 19994.urtean hasi zuen bere ibilbidea mendiko motoziklismoa maitatzen zuten bost kideek bultzatuta, baina ordutik taldea handitzen joan da. Gero eta kide gehiago ditu, gaur egun 50 bat pilotu eta bazkidek eratzen dute elkartea eta guztiek gogor egiten duten lan mendiko motoziklismoa bultzatu eta erronka berriei aurre egiteko.

Elkartea helburu batekin jaio zen, kirol honen zaleek Eskualdean, hau da Busturialdean, Euskadiko Enduro Txapelketarako baliogarriak ziren frogak antolatzeko. Eta horrela egin zuten hainbat urteetan zehar. Emaitza onak ikusita, ordea, 2000.urtean bazkideek aurrerapausu bat ematea erabaki, eta Espainiako Enduro Txapelketarako baliogarria zen froga antolatzera ausartu ziren. Hurrengo urteetan ere horrela egin zuten.

Estatu mailako frogak antolatzea erronka garrantzitsua izan zen taldeko kideentzat, baina lortutako arrakasta ikusita, oraindik pausu bat gehiago ematea erabaki zuten, eta 2005 eta 2006.urteetan Mundu Mailako Enduro Txapelketarako baliogarriak ziren froga bana ere antolatu zituzten.

Aipatu behar da bestalde 2004. urtetik aurrera, Enduroko frogak egiteaz gain taldeak antolatzen zituen frogak zabaltzeko erabakia hartu zuela, eta ordutik aurrera Euskadiko Moto-kross txapelketarako baliogarriak diren frogak ere egiten ditu.

Guzti hori gutxi balitz, 2007.urtean gertaera gogoangarri bat eman zen. GERNIKA OFF-ROAD-eko kideek, mendiko motoziklismaorengan duten grina dela eta GOR Sport konpetizio taldea eratzea erabaki zuten. Taldea helburu argi batekin sortu zuten, kirol hau maite duten guztiei beharrezko egitura bat eskaintzeaz gain, babesa eta estaldura eskaintzea. Hori da gainera oraindik ere taldeak mantentzen duen helburua. Ildo honetara aipatzekoa da, GOR Sport-ek erantzun ezin hobea izan duela. 60 pilotu baino gehiagok hartu dute parte taldean dagoeneko eta guztien artean, garaipen ugari lortu dituzte mendiko motoziklismoak dituen hiru modalitateetan, Moto-kros, Kroos Kountry eta Enduro.

Konpetizio taldeko kide eta pilotuek, taldeko bazkideek bezala elkarrekin gogor egiten dute lan proiektu honek aurrera jarraitu dezan. Asteazken guztietan lan saio bat izaten da Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Horretan kirol hau maite eta proiektu honen kide izan nahi duten guztiek parte hartu dezakete. Ateak zabalik dituzue.

Animatu zaitez parte hartzera!

© Gernika Off-Road
Web egilea
www.consultec.es