motorrekin ere arazoa izan zuten.
Lasterketaren azken zatian 10 gidari
besterik ez ziren geratzen tartean Gernika
Off-Road-eko Jon Aguirrebetia. Azken honek
sufritzeko duen gaitasuna agerian utzi zuen
eta baita duen maila ere, lehen txandan,
zazpigarren postuan bukatu zuen gainera,
baina txapelketako arauak direla eta lehen
tokian iritsi zen pilotuarekin 30 minutu baino
geiagoko tartea zuenez, ez zuen bigarren
txandan parte hartzeko aukera izan.
Azkenik aipatu bezala gidari bik
bakarrik lortu zuten froga bukatzea,
Lampkinek eta Jarvisek, lehenengo eta
bigarren postuan iritsi ziren hurrenez hurren
Hell´s Peak azken igoerara, zaletuen
babesarekin. Lampkin 12 alditan mundu
mailako txapelduna izan da trialeko
modalitatean. Hellsgate 2010, lasterketako
ediziorik gogorrena izan da dudarik gabe,
101 pilotu kanpoan eta bik besterik bukatzea
lortu dutelarik. Aipatu hori bai, Aguirrebeitiak
lortutako emaitza ezin hobea izan dela eta
txapelketa hontako hurrengo frogen
antolatzaileek berriztarra hurrengoan parte
hartzera animatu dute; hori datorren
ekainaren 1tik 4ra bitartean ospatuko da
Errumanian.
Azkenik Aguirrebeitiak babesle eta
kolaboratzaile guztiei eskerrak eman nahi
izan dizkie eta hurrengo frogan izango den
edo ez aztertuko dela aurreratu du taldeak.