2007. urtean Gernika Off-Road-ek sortutako GOR Sport Lehiaketa Talde proiektua burutu ondoren, merezi duen tokia lortu du dagoeneko. Hori dela eta, taldekideek igarotako denboraren inguruko balorazio positiboa egiten dute; ez bakarrik gidariek parte hartu duten lehiaketa ezberdinetan lortutako emaitza positiboak direlako, baizik eta talde gisa GOR Sport-ek bere izena eta irudia finkatzea lortu duelako. Gainera, komunikabideetan bere presentzia areagotzea lortu du.

Aipatutakoa kontutan hartuz, taldeko zuzendaritzaren ustez, helburu eta asmoak handitzeko garaia iritsi da, beraz, Bizkaia mailan, Euskal Herrian, Estatuan zein Mundu mailan lehiatzeko asmoa dago, taldekideek duten gaitasun eta borondate zorrotzean oinarrituz. Mendiko motoziklismoa gustuko duten zale guztiek, GOR Sport, beraien proiektu legez hartzea lortu nahi dugu.

Pilotua

Taldeak Txomin Arana gidariari behar duen estaldura eskaini nahi dio. Ereñoko gazteak errespetua lortu du lehiakideen artean bai Euskadi mailan, zein estatu edo nazioarte mailan eta hori dela eta taldeak pilotu gaztearen aukerak bultzatu nahi ditu, berme osoarekin.

Denboraldi honetan zehar, Aranaren dedikazioa semiprofesionala izango da, eguneroko lanaren eta kirol konpromisoen arteko oreka lortu duelako. Ildo honetan aipatu behar da, aurtengo denboraldirako plangintza iazkoa baino are gogorragoa dela. Entrenamendu gogorrei egin beharko die aurre ereñoarrak eta horrez gain, denboraldi guztian zehar ospe handiko medikuek segimendu eta egokitzapena ere egingo diote.

Txomin Arana mutil gaztea badugu ere, eskarmentu handikoa dela azpimarratu behar da. 1992 urtean, 6 urterekin Motokrosean korritzen hasi zen. Hainbat urtetan Txominek Euskadiko Motokros txapelketetan hartu du parte, baita GERNIKA OFF-ROAD taldeak Estatu edo Mundu mailako Enduro txapelketarako baliagarriak izan diren eta antolatu dituen zenbait frogetan ere.

2007. urtetik aurrera, ordea, gauzak aldatu egin dira. GOR Sport, lehiaketa taldeko pilotu gisa Txomin profesionalagoa egin da. Aranak Euskadi, Estatu zein Mundu mailako Motokros lehiaketa ezberdinetan hartu du parte eta emaitzak berehala heldu dira. Euskadi mailan eta Estatuko iparralde osoan Aranak, erreferente izatea lortu du eta horrela jarraitu eta aurrerapausoak ematen ibili da. Baina zoritxarrez, 2009. urte honetan, Txominek zauri bat izan du eta horren ondorioz 3 aldiz ebakuntza egin diote eta 7 hilabetez egon da motorrean ibili barik.

Azpiegiturak

Taldeak oso ondo prestatutako furgoneta du, aldi berean, ibilgailua beharrezko tresna guztiekin osotutako tailer mekanikoa delarik. Horrez gain, aipatu behar da ibilgailuak lehiaketetan beharrezkoa diren taldekide guztiak garraiatzeko beste leku duela, baita gidarien motorrak eta ordezko piezak ere.

Horrez gain, GOR Sport taldeak 50 metro karratuko "hospitalitty" deritzona eraikitzeko karpa bat ere badu, hori paddockean kokatzen da. Aipatutako azpiegitura guztiek, begi bistan dute taldearen irudia eta babesle guztien logotipoen errotuluak ere agertzen dira, elementu guztiek bilduma nabarmen eta erakargarria osatzen dutelarik.

Aipatu azkenik, lehiaketa guztietara, gidariez gain, beharrezko giza talde uniformatua ere mugitzen dela, beharrezko diren gidaritza, mantenamendu edo babes lanak egiteko .

Lehiatzeko erabiltzen diren motorrei dagokionez, momentuz YAMAHA markarekin dagoen erlazioa mantentzea erabaki du taldeak eta baita Txominek berak ere, marka horrek Bilbon duen kontzesionario ofizialaren bitartez (PROMOTO). Erlazio horri esker 450 zk eta 4 denborako motorra du gidariak eta lortutako emaitzak gidariaren trebezia medio, onak izan dira. Esan bezala, orain arteko prestazioak onak izan dira eta baita pilotuaren esperientzia ere, gainera, ez dugu ahaztu behar horixe dela Motokrosean dagoen goreneko maila. Beraz, bi motor egongo dira: bata prestaketa bereziarekin lehiaketetan erabiltzeko eta bestea, seriekoa, entrenamenduetarako.

© Gernika Off-Road
Web egilea
www.consultec.es