Beharbada, mendiko motoziklismoak dituen kirol modalitate ezberdinen artean, moto-krosa ezagunena da. Abiadurazko froga da eta berezko zirkuitu itxi batean gauzatzen da.

Gehienetan frogak txanda bi izaten ditu eta horietako bakoitzak 20 eta 35 minutu arteko iraupena du. Gidari guztiak irteeran kokatzen dira, geldirik, eta froga hasi eta bat batean motorrak martxan ipini eta azkarrena izateari ektien diote. Irabazlea, antolakuntzak finkatutako denboran aipatu ibilbide itxiari buelta gehien ematea lortxen duen pilotua suertatzen da.

Moto-krosean erabiltzen diren motorrak ere behar bezala prestatuta daude, pisu gutxikoak dira eta horrez gain, esekidura ezin hobea dute gidariek lurzoruak dituen gora-beherak gutxi nabari dezaten, baita egin beharreko jauziak gauzatu ostean kolpe handirik jaso ez dezaten. Nola ez, motorrek potentzi handiko bihotza ere badute.

© Gernika Off-Road
Web egilea
www.consultec.es