Mundu hau gehiegi ezagutzen ez dutenentzat honela azaldu genezake Enduroa; zelai eta basoetan zehar egiten den erregularitatezko froga da eta horretan , kronometratutako zenbait buelta ere tartekatzen dira. Beraz ibilbidea ez da zirkuitu itxi batean soilik egiten, bestelako errepide zein basobideetan zehar joaktzen da. Bide horietako gune ezberdinetan, kontrol batzuk ezartzen dira eta gidariek ezarrita dauden guztiak zeharkatu behar dituzte antolakuntzak ezarritako denboretan. Horrez gain eta lehenago aipatu bezala, frogaren baitan kronometratutako zenbait txango ere badaude.

Gidariek horiek bakarrik eta ahalik eta azkarren bete behar dituzte. Azkenean, pilotuek lasterketan zehar jasotako penalizazio eta aipatutako buelta kronometratuetan egindako denboren arabera lortzen dute postua behin-betiko sailkapenean.

Gauzak horrela, esan beharra dago, enduroan erabttlzen diren motorrak, moto-krosean erabiltzen direnen antzekoak direla, baina errepide ezberdinetatik ibili ahal izateko beharrezko diren paperak ere badituzte.

© Gernika Off-Road
Web egilea
www.consultec.es